XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta zer?

Nori axola zaio hori? esan zuen Tobik.

Amari bai, ziur izan!

Hara zer sustoa zure urtebetetzean, hain zuzen horrela aurkeztuko bazina etxean!

Etxean... Tobik ezpainak estutu zituen.

Etxe eta familia maitea, txorakeria faltsuak besterik ez denak!

Nola esan duzu?

Ha, etxe maitea ote, batek gehien desio duen gauza bertan ez du inoiz ere lortzen?

Izu-loskiren arazoa ez duzu hain aintzakotzat hartu behar, esan zion Julek.

Txakur atsegina izan nahi zuen...

Izan nahi zuen? egin zuen oihu Tobik.

Izan nahi du, zuzendu zuen esandakoa Julek.

Hala eta guztiz, amak eta aitak ez dute txakurrik nahi!

Baina nik bai! esan zuen Tobik ozenki.

Agian berriro itzuliko da Izu-loski, sirenaren zaratarengandik errekuperatzen denean!

Ni kontsolatzeko bakarrik esaten duzu hori!

Eta leihoko koxkan bizpahiru trufa uzten badizkiozu? proposatu zuen Julek.